2017/10/20

Egin dezagun kale!

GEU elkartearen 25. urteurrena eta Gasteizko Mintzalagunaren 10.ena dela eta, urriaren 28an "Egin dezagun kale!" ospakizun-eguna antolatu dute bi elkarteok. Gasteizko euskaldunoi zuzendutako eguna izango da, eta, bertan, egun guztirako ekitaldiak antolatu dituzte, herri-bazkaria barne. Aukera paregabe bat gehiago mingainak astintzeko!