Mailak ikasteko ikastaroak

On line ikastaroak iraupen jakineko ikastaroak dira (20-190 ordu), helburu zehatza daukate eta denbora epe jakinean burutzen dira (hiru hilabete edo ikasturte osoa). Tutorearen aholkularitza eta jarraipen zuzena eskainiko dizkizugu, baita ikastaldearen laguntza eta ikaskideekiko harreman etengabea ere. Ikastaro guztiak Moodle software librea erabiliz egiten ditugu.
Ikastaroak urrian hasiko dira. 

- 1. eta 2. eta 3. mailako (EGA) azterketak prestatzeko ikastaroak: 617€.

- Euskalduntzearen 4. maila (C2): Bi ikastaro paralelo izango dira: 180 ordukoa (ikastaroak izan dezakeen balioa ordutara ekarrita) zehaztutako edukiak lantzeko eta 10 tutoretza saio ikasleko, norbanakoaren proiektua garatzeko.
Prezioa*: 180 orduko ikastaroa: 246 euro. Hamar tutoretza-saio ikasleko (zehatzagoa): norbanakoaren proiektua garatzeko: 256 euro (HABEk diruz lagundua). Guztira: 502 euro. HABEk diruz ez lagundutako tutoretza: 67 euro/ordua (gutxienez 3 tutoretza kontratatu behar dira; beraz 201euro)
*Prezio eta eskaintza hau 4. mailan inoiz matrikulatuta egon ez direnei begirakoa da, ikastaro bietan eman behar dute izena nahiz eta proiektua bigarren urtean egin. Aurretik 4. mailan ibilitakoak balira, eskaintza eta prezioak kontsultatu.

- Hobekuntza ikastaroa: Euskara maila hobetzeko 100 orduko ikastaroa (3. maila/C1 gaindituta dutenentzat). Prezioa: 334 euro.
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali behar dira e-idazkaritza@aek.org helbide elektronikora edo 639 44 06 15 telefono zenbakira deitu (Jaione Barandiaran).