Negu barnetegia

Egunean 6 orduko eskola, irteerak eta bestelako ekintzak
Hizkuntza bat ikasteko ez dago hizkuntza hori hitz egiten den ingurunean murgiltzea bezalakorik. Hori dela eta, egunean 24 orduz euskaraz bizitzeko aukera ematen dizugu barnetegian: euskaraz gosaldu, bazkaldu eta afaldu; euskara eskolak jaso; eta, ordu libreetan, euskara hutsean bizi.
AEK-k ikasturte osoan eskaintzen dizu, urritik ekainera, barnetegian ikasteko aukera. Hilabete edo gehiago (120 orduko ikastaroak) egin dezakezu Foruko barnetegian (Bizkaia), Urdaibaiko biosfera-erreserban.

Prezioa: 523 euro. Baldintza onetan finantza daiteke Kutxabank eta Laboral Kutxan.

Hauek dira 2014/2015 ikasturteko negu barnetegiaren datak:
2014ko irailaren 29tik urriaren 24ra (matrikulatzeko azken eguna: irailaren 26a)
2014ko urriaren 27tik azaroaren 21era (matrikulatzeko azken eguna: urriaren 24a)
2014ko azaroaren 24tik abenduaren 19ra (matrikulatzeko azken eguna: azaroaren 21a)
2015eko urtarrilaren 7tik urtarrilaren 30era (matrikulatzeko azken eguna: abenduaren 23a)
2015eko otsailaren 2tik otsailaren 27ra (matrikulatzeko azken eguna: urtarrilaren 30a)
2015eko martxoaren 2tik martxoaren 27ra (matrikulatzeko azken eguna: otsailaren 27a)
2015eko martxoaren 30etik apirilaren 29ra (matrikulatzeko azken eguna: martxoaren 27a)
2015eko maiatzaren 4tik maiatzaren 29ra (matrikulatzeko azken eguna: apirilaren 29a)
2015eko ekainaren 1etik ekainaren 26ra (matrikulatzeko azken eguna: maiatzaren 29a)

Harremanetarako:
Gernikako AEK
Tel. 946 253 596